Erradioterapia eta dosimetriako goi-mailako teknikaria
Goi-maila

Erradioterapia eta dosimetriako goi-mailako teknikaria

Zer ikasten da Erradioterapia eta dosimetriako goi-mailako teknikaria ikasketetan?

Onkologia, medikuntzari aplikatutako fisika eta pazienteekiko zuzeneko lana interesatzen bazaizkizu, heziketa-ziklo honek erradioterapiako ekipoak erabiltzeko eta minbiziaren tratamenduan aktiboki parte hartzeko prestatuko zaitu. Zientzia, teknologia eta osasun-bokazioa oso modu praktikoan uztartzen ditu.

  • Irudi mediko arruntak eta patologikoak irizpide anatomikoen arabera identifikatzen ikasiko duzu.
  • Erradioterapiako ekipoak erabiliko dituzu, eta kalitate- eta segurtasun-protokoloen bidez ondo funtzionatzen dutela egiaztatuko duzu.
  • Dosimetria fisikoa eta klinikoa, tratamenduen simulazioa, teleterapia eta brakiterapia ikasiko dituzu.
  • Babes erradiologikoari eta pazienteen zuzeneko arretari buruzko prestakuntza jasoko duzu.

Amaitzean, erradioterapia onkologikoko unitateetan, ospitaleetako erradiofisika-zerbitzuetan, ikerketa-zentroetan edo osasun-sektoreko enpresetan lan egin ahal izango duzu, arlo publikoan zein pribatuan.