Kazetaritza + Publizitatea eta Harreman Publikoak · Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Gradu bikoitza
Kazetaritza + Publizitatea eta Harreman Publikoak — UPV/EHU (Bizkaiko Campusa, Bilbo): 1. argazkia
Hizkuntzak
Español
Euskara
ErakundeaPublikoa
Modalitatea
Presentziala 🏫

Aurkezpena

Gradu honi buruzko informazio orokorra

Kazetaritza eta Publizitatea eta Harreman Publikoak graduak batera ikasten dituen bbosturteko gradu bikoitza da. Amaitzean, albisteak, elkarrizketak eta erreportajeak idazteko gai izango zara, baita iragarkiak, banner digitalak eta prentsaurrekoak prestatzeko ere. Gainera, komunikazio kanpaina osoak diseinatzen eta sortzen ikasiko duzu. Euskaraz eta gaztelaniaz ikas daiteke, aurrez aurre, Bilboko Bizkaia campusean.

Ikasgaietan, informazio egiazkoa bilatzen eta zorroztasunez kontatzen ikasiko duzu. Kazetaritza digitala landuko duzu, eta baita prentsa, irrati eta telebista tradizionalak ere. Publizitatea eta enpresa- edo erakunde-komunikazioa ere ikasiko dituzu. Hirugarren eta laugarren urteetan praktikak egin ahal izango dituzu komunikabide eta agentzia handietan, hala nola EITBn edo RTVEn.

Graduatu ondoren, komunikabideetan, ekoizpen-etxeetan, komunikazio agentzietan edo enpresa eta erakundeen prentsa-bulegoetan lan egin dezakezu. Erredaktore, programa- eta erreportaje-ekoizle, komunikazio zuzendari edo web edukien kudeatzaile izan zaitezke. Jakin-mina baduzu, zure inguruan gertatzen dena ulertu nahi baduzu eta istorioak kontatzea gustatzen bazaizu, bide ona izan daiteke zuretzat.

Stuveok sortua

Informazio gehiago

Arakatu bere ikasketa-arloak

Gradu hau dagoen arloetako ikasketa guztiak