Elikagaien Zientzia eta Teknologia · Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)










Aurkezpena
Gradu honi buruzko informazio orokorra
Elikagaien Zientzia eta Teknologiaren graduak elikagaiak hhasieratik bukaeraraino ezagutzeko prestatzen zaitu. Bukatzean, lehengaiak aztertzen, elikagaiak egiteko prozesuak ulertzen eta produktuen kalitatea eta segurtasuna kontrolatzen jakingo duzu. Graduak alderdi esperimental handia du: laborategiko lana, landa-praktikak eta elikagaigintzarekin lotutako zentroetan nahitaezko kanpo-praktikak egingo dituzu.
Ikasgaietan, besteak beste, elikagaien osaera, elikagaiak landu, ontzitu eta biltegiratzeko teknologiak, analisi fisiko-kimikoa, mikrobiologikoa eta zentzumenezkoa, eta elikagaien segurtasuna ikasiko dituzu. Gero, elikagaien industrian, zentro teknologikoetan edo ikerketa-zentroetan, laborategietan eta elikagai-aholkularitzetan lan egin dezakezu. Kalitate-arduradun, produktu berrien garatzaile, elikagaien merkaturatzaile edo startup baten sortzaile ere izan zaitezke.
Elikagaien mundua gustatzen bazaizu, kimikan trebe sentitzen bazara eta jaten dugunaren kalitatea eta segurtasuna hobetu nahi baduzu, bide egokia izan daiteke zuretzat.
Stuveok sortua
Informazio gehiago
Informazio gehiago
Arakatu bere ikasketa-arloak
Gradu hau dagoen arloetako ikasketa guztiak


