Artea · Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)






Aurkezpena
Gradu honi buruzko informazio orokorra
Arteko gradua artea ssortzen, ulertzen eta erakusten ikasteko prestakuntza da. Artearen oinarri tradizionalak ezagutuko dituzu, baita egungo proposamenik berrienak ere, eta lan egiteko ohiko zein teknologia berriak probatuko dituzu. Bizkaiko campuseko Arte Ederren Fakultatean ikasten da, aurrez aurre.
Ikasketa-planak sorkuntza, ekoizpena, hedapena eta ikerketa lantzen ditu, proiektu pertsonal eta talde-proiektuen bidez. Hiru mentziotatik bat aukeratu dezakezu: Arte-media eta teknologia, Eskultura: testuinguruak eta lekuak, edo Pintura eta grafika. Nahi baduzu, borondatezko praktikak egin ditzakezu museoetan, arte-galerietan eta kultura-erakundeetan. Amaitzean, artista gisa aritu zaitezke pinturan, eskulturan, argazkigintzan edo ikus-entzunezkoetan. Beste aukera batzuk dira ikus-entzunezkoen ekoizpena, arte-kritika, erakusketen komisariotza, kultura-guneen kudeaketa, irakaskuntza eta ikerketa.
Arteak erakartzen bazaitu, sormenez eta jakin-minez begiratzen badiozu munduari, eta irudiek zer esan nahi duten galdetzea gustatzen bazaizu, hemen zure lekua aurkituko duzu.
Stuveok sortua
Informazio gehiago
Informazio gehiago
Arakatu bere ikasketa-arloak
Gradu hau dagoen arloetako ikasketa guztiak

